Zibersegurtasunari buruzko kamioia Eibarren da martxoaren 14ra arte

Zibersegurtasunari buruzko kamioia Eibarren da martxoaren 14ra arte
2026/03/12 11:09
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Zibersegurtasunari buruzko prestakuntza eta sentsibilizazioa sustatzeko helburuz, INCIBE erakundearen roadshow kamioi ibiltaria Txaltxazelai parkean egongo da martxoaren 14ra arte. #ExperienciaINCIBE ekimenaren barruan antolatutako jarduerak doakoak dira eta adin guztietako herritarrei zuzenduta daude.

Behin kamioia zabalduta, zibersegurtasunari buruzko jarduera praktikoak eskaintzen dituen espazio bihurtzen da. Barrualdean, 30 lagun ingururentzako lekua duen eremuan, eduki didaktikoak, gamifikazio gunea eta arrisku digitalen inguruko ihes-gela moduko jarduerak daude. Kanpoaldean, berriz, joko eremu bat eta 017 telefono zerbitzuarekin harremanetan jartzeko gunea daude, zibersegurtasunari buruzko aholkularitza jasotzeko.

Ekimenaren helburua da herritarrei Interneten segurtasunez nabigatzeko oinarrizko tresnak ematea, besteak beste iruzur digitalak, nortasun ordezkapenak edo mezu engainagarriak identifikatzen ikasteko. Horretarako, parte-hartzaileek jarduera praktikoen bidez ohitura digital seguruagoak lantzeko aukera dute.

Bisitaldiak ordubete ingurukoak izango dira eta jarduera 10 urtetik gorakoei zuzendua dago. Ordutegia honakoa izango da: martitzenetik egunenera 09:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era; zapatuan, berriz, 11:00etatik 15:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

#ExperienciaINCIBE programa Espainiako hainbat herritan barrena dabilen ekimen ibiltaria da, zibersegurtasunaren kultura sustatzeko eta herritarrek ingurune digitalean modu seguruagoan jarduteko baliabideak ezagutarazteko.