Zilarrezko Mailako Mek Eibar Eskubaloian Zarautz hartuko du zapatuan Ipuruan

Zilarrezko Mailako Mek Eibar Eskubaloian Zarautz hartuko du zapatuan Ipuruan
2023/12/21 12:47
eta kitto!
Mek Eibar Eskuabaloiko emakumezkoen lehen taldeak urteko azken partidua jokatuko du zapatuan Ipurua kiroldegian, 17:30etik aurrera. Eta Zarautz aurkariak ez dizkio gauzak erraz jarriko, aurten igoera postuetan ez badago ere talde indartsua izaten delako beti. Miren eta Bidane hegalekoak eta Eider pibotea dira kostaldekoen jokalari erabakigarrienak eta Andoni Perezen neskek kontu handiz zaindu beharko dituzte euren joko aldaketak. Zapaturako programatutako partidu bakarra izateak ikusle asko erakar lezake eta itxaropen hori dute taldekoek urteari amaiera bikaina emateko asmotan. Ea esperientzia zirraragarria bizi ahal den Ipuruan etzi.