“Joy” filmaren inguruko Zine Forum saioa antolatu du Pagatxak barixakurako

“Joy” filmaren inguruko Zine Forum saioa antolatu du Pagatxak barixakurako
2022/10/18 eta kitto!
“Joy” pelikula proiektatuko du Pagatxak urriaren 21ean  (ostirala) Portaleko Areto Nagusian, 18:30ean. Izaskun Rodriguez Elkorok solasaldia dinamizatuko du.


"Joy"  2015an Estatu Batuetan sortutako komedia dramatikoa da. Film biografikoa da, David O. Russellek zuzendua. Joy Mangano, Long Islandeko langile xume bat, etxeko produktuen asmatzaile ospetsu bihurtu zen, baita teletienda amerikarraren aurpegi ezagunenetako bat ere.

Jarduera irekia eta doakoa izango da.