“La zona de interés”, “Fallen Leaves” eta “Los que se quedan” Coliseo antzokiko zine-karteldegian
2024/01/19
13:30
eta kitto!
Aipatutako hiru pelikula horiek izango dira Coliseon asteburu honetan proiektatuko diren filmeak, umeentzako “Kina & Yuk” pelikularekin batera. Jonathan Glazer-en “La zona de interés” 1 Aretoan eskainiko dute, Aki Kaurismäkiren “Fallen Leaves” 2 Aretoan hartuko du tokia eta Alexander Payneren “Los que se quedan” Antzokian joango da, kenduta bere lehen saioak, 17:00etakoak, horiek 1 Aretora pasatuko direlako. Umeentzako edo familian ikusteko Guillaume Maidatchevskyren “Kina & Yuk”, ohikoa denez, 17:00etan emango da: zapatuan 2 Aretoan eta domekan Antzokian. Bestalde, zapatuan “Madame Butterfly” opera eskainiko dute diferituan 2 Aretoan. Bregenzeko festibalean grabatutako lanean italieraz abestuko dute, gaztelerazko azpitituluak izango baditu ere.