Zinegoak Hedapena hartuko du Andretxeak eguenean
Zinegoak ikusentzunezkoen jaialdian ikusi ahal izango diren lanetako batzuk Eibarren eskainiko dituzte.
2025/06/10
12:48
eta kitto!
Zinegoak jaialdian ikusi ahal izango diren lanetako batzuk Eibarren emango dituzte Andretxean eguenean, ekainak 12, 18:00etatik 19:30era. Sarrera librea eta doan izango da. Aniztasunarekin eta kulturarekin lotutako lanak izango dira, emakume zuzendariek egindako ikus-entzunezko laburmetraiak: ¿Dónde estás? (María Moreno Novoa. Euskal Herria), Three (Amie Song. AEB), Mdb (Mila Aquilia. Argentina), Solo Kim (Javier Prieto de Paula, Diego Herrero. Katalunia), Inkognita (Julen Gorosabel. Euskal Herria) eta Azkena (Ane Ines Landeta, Lorea Lyons. Euskal Herria).