Zinezko Bizitza Saria jasoko du Javier Agirresarobe
2012/09/18
00:00
eta kitto!
Donostiako Zinemaldiaren barruan, Javier Agirresarobe argazki-zuzendari eibartarrak Zinezko Bizitza Saria jasoko du aurten. Kutxabankeko Urrezko Zerbitzuak ematen duen saria, Bilbe VI izeneko eskultura emateko ekitaldia datorren domekan, irailaren 23an 19.00etan izango da, Kutxaren Andia kaleko ekitaldi aretoan. Saria jaso eta jarraian Montxo Armendarizen Bihotzeko sekretuak, Agirresaroberen argazki-zuzendaritzapean egindako lana emango dute. Aurtengoa sariaren seigarren ekitaldia izango da eta aurretik saria jaso dutenak Antonio Mercero (2007), Elías Querejeta (2008), Pedro Olea (2009), Xabier Elorriaga (2010) eta Imanol Arias (2011) izan dira.