Zip Trio taldeak kontzertua emango du uztailaren 4an Untzagan

Zip Trio taldeak kontzertua emango du uztailaren 4an Untzagan
2023/06/29 11:41
eta kitto!
Kataluniako Goi Mailako Musika Eskolan elkar ezagutu ziren Rodrigo García-Bernalt (Olivenza, 2003) saxo-jolea, Miquel Pinazor (Santpedor, 2003) bateria eta Alex Davies (Eibar, 2001) kontrabazu-jolea dira Zip Trio taldeko kideak. Jazz ikasleek proiektu berria abiatu dute eta Untzagan aurkeztuko dute proposamena, uztailaren 4an, 20:00ean. Euria eginez gero, Errebal Plazan egingo da.

Parte-hartzaile bakoitzak urte askotako esperientzia du musikaren esparruan, bai alderdi akademikoan bai profesionalean, eta proiektu hau bere garapen musikalaren parte da, artista gisa esperimentatzeko eta hazteko konfiantzazko triangelu txiki bat.