[ZOZKETA] Julen Axpe umoregilearen bakarrizketa ikusteko bi sarrera bikoitz

Parte-hartzeko, zuen argazkiak partekatu behar dituzue gurekin Instagram bitartez
[ZOZKETA] Julen Axpe umoregilearen bakarrizketa ikusteko bi sarrera bikoitz
2025/09/03 13:22
eta kitto!

Alex O’Dogherty umoregileak maiatzean saioa eskaini ondoren, aste hauetan etorriko da Komedia Fest jaialdiaren mamia. Julen Axpe bizkaitarrak ‘Camino al Existo’ ikuskizuna eskainiko du hilaren 13an, 20:30ean, Hezkuntza Esparruan, eta ondoren etorriko dira Jon Plazaola, Agustin Jimenez, Sara Escudero, Gorka Aguinagalde eta Carolina Noriega.

Julen Axperen ikuskizuna ikusi ahal izateko, Komedia Fest-en antolatzaileek bi sarrera bikoitz eskaini dizkigute zozketatzeko, eta horrela egingo dugu. Gainera, parte-hartzeko oso pausu errazak jarraitu behar dira, baina zerbait eskatu behar dizuegu trukean: udako oporretako argazkiak bidaltzea.

Argazkiak gure Instagram helbidera bidali ditzakezue, @gaztekitto helbidera, edo etiketa gaitzazu argazkietan. Horrela, sarreren zozketan sartuko zaituztegu eta hilaren 11an emango dugu jakitera zeintzuk diren irabazleak.

Laburbilduz:

  1. Udako porretako argazki bat (edo gehiago) aukeratu.
  2. Instagrameko @gaztekitto helbidera bidali edo argazkian etiketatu gaitzazu.
  3. Ez dago hirugarren pausorik, horrekin nahikoa da. Erraza!

 

Sarrera merkeentzako kodea

Zozketan sarrerarik eskuratzen ez baduzue, lasai, sarrerak merkeago erosteko aukera emango dizuegu-eta. Horretarako, sarrerak erosteko momentuan KF25ETAKITTO kodea sartu beharko da. Kodeak saio guztietarako balioko du, hau da, Komedia Fest-eko ikuskizun guztietarako.