Zu non han DA! | Irati Garmendiak umeentzat tailerra eskainiko du Eibarren
Euskal Herri osoko 88 liburu dendek hartuko dute parte egitasmoan, eta azokan egon diren nobedadeak ezagutzeko aukera emango dute. Gainera, 27 dendatan liburu aurkezpenak egingo dira, abenduaren 11n hasi eta 20an amaituko den aurkezpen-zirkuitoaren barruan. Idazleek bestelako sortzaileek lagundurik burutuko dituzte aurkezpen gehienak, zitari kutsu kulturala emateko.
Irati Garmendia Eibarren
Irati Garmendia Lazkaon bizi den ordiziarra da (1994), txikitatik gustatu zaio idaztea, eta sari bat edo beste irabazi izan ditu nerabezaroan. Orain 2-6 urte bitarteko haurrekin aritzen da lanean, Haur Hezkuntzako etapan, eta bere bokazioa dela dio, baita ofizioa ere. Durangoko Azokan bi liburu aurkeztu ditu, biak “Ortuko bizitza” Erein argitaletxearen bildumakoak. Saguganbara gunean, umeentzako tailerra eskaini du. Eibarren ere, “Elkarren lagun, gau eta egun” eta “Ospa hemendik!” liburuetan oinarritutako tailerra emango du txikitxoentzat. Ane Arzelus marrazkilaria izango da berekin. Adarabar erabilera anitzeko gunean izango da tailerra, abenduaren 11n, arratsaldeko 16:45etan.