Zuhaitz berezien landaketa egingo du bihar, domeka, Eibarko Baso Biziak elkarteak

Hitzordua 10:00etan izango da, Unben
Zuhaitz berezien landaketa egingo du bihar, domeka, Eibarko Baso Biziak elkarteak
2024/03/09 19:50
eta kitto!

Zuhaitz berezien landaketan parte hartzeko gonbitea egin du biharko, martxoak 10, Eibarko Baso Biziak elkarteak. Basoaren egoera dela eta, kasu honetan ekimena adinez nagusientzat izango da bakarrik. Parte hartu nahi duten guztiak Unben elkartuko dira, goiko aldean, 10:00etan. Sagarrondoak, ezkiak, elorri zuriak, gereziondoak eta madariondoak landatuko dituzte, besteak beste.