‘Zunbatoi morea’ egingo dute barixakuan Errebal Plazan
2026/03/05
13:35
Irati Alvarez Malaxetxebarria
Emakumeen Nazioarteko Egunaren testuinguruan, ‘Zunbatoi morea’ izeneko ekimena iragarri dute Eibarko Udalak eta Neledantza Udal Dantza Eskolak. ‘Zunbatoia’ barixakuan, hilak 7, egingo da Errebal Plazan, 11:00etatik 12:15era. Aurreko edizioen antzera, bertaratzen diren guztiek izango dute parte hartzeko aukera.