Zuzeneko musikak beteko ditu herriko kaleak asteburuan, Karrikan eta Toribio Rock ekimenei esker

Zuzeneko musikak beteko ditu herriko kaleak asteburuan, Karrikan eta Toribio Rock ekimenei esker
2019/09/27 11:00
eta kitto!
Gaurtik hasi eta domekara bitartean, zuzeneko musikarekin gozatzeko aukera ederra izango da gurean, Eibarko Musikari Gazteen Elkartearen (EMGE) eskutik sortu den Karrikan izeneko ekimenari esker. “Musika herriko toki guztietara eramateko” asmoari jarraituta, Eibarko hainbat taldek kontzertua emango dute asteburuan. Gaur 20:00etan Kvalvikak joko du Ez Dok tabernan, 20:30ean urteurren kontzertua hartuko du Ametsa tabernak eta 22:00etatik aurrera Mise en Abyme-ren txanda izango da, Ez Dok-en. Zapatuan, berriz, DJ Karba (12:30ean Amesti tabernan), Big Ion (13:30ean Paulanerren) eta Ekinocio (23:00etan Belekon) taldeek jardungo dute. Eta domekan, 13:00ean, Ni Neuk emango du kontzertua Zubi-Gain tabernan.



Toribio Rock zapatuan

Aipatutakoez gain, Ez Dok Rock-ek, EMGEren laguntzarekin, beste lau kontzertu gehiago lotu ditu zapatu arratsalde/gauerako, Toribio Rock izeneko jaialdian: Toc, Sua, Lukiek eta Liher taldeak Toribio Etxebarria kalean arituko dira, arratsaldeko 17:00etatik 23:00etara.