“Animalien biltzarra” kontakizuna eskainiko dute bihar arratsaldean umeen liburutegian

“Animalien biltzarra” kontakizuna eskainiko dute bihar arratsaldean umeen liburutegian
ETA KITTO 2019, Mar 29

Zapatuko Ipuina egitasmoaren barruan “Animalien biltzarra” izenburuko ipuin-kontakizuna eskainiko du bihar arratsaldean, 18:00etan Maider Alcelay Romerok, Umeen Liburutegian: “Urtero, animaliek biltzarra egiten dute. Aintziran bizi diren igelak, ganbarako xaguak, sugandila bihurriak, baserriko oilarra, otso despistatua… eta beste hainbat suaren inguruan elkartzen dira, urte guztian zehar gertatutakoak eta bizi izandako istorioak partekatzeko. Zenbat kontu eta istorio harrigarri!”.

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »