Bittor Sarasketako lantegi zaharreko horma behera jausi da

Bittor Sarasketako lantegi zaharreko horma behera jausi da
ETA KITTO 2019, Abe 17

Azken asteotan eraisten ari diren Bittor Sarasketa kaleko 1.  zenbakiko horma jausi egin da gaur goizeko 10:00ak aldera. Zorionez ez du inor harrapatu azpian, baina obra-hondakinek aparkalekuko sarrera erabat itxi dute eta, horiek garbitu arte, ezin izango da bertatik irten edo sartu. Orain arteko martxan, zutik geratzen zen horma bakarra botatzeko beharrean ari zirenean gertatu da ezbeharra: eraikinaren gainontzeko hormak porlanezkoak eta, beraz, sendoagoak ziren, baina azken hau etxe zaharrarena zen eta, beraz, ahulagoa. Hori dela eta, makinarekin kolpea eman eta hormaren zati haundi bat berez jausi da, aldamio eta guzti.

horma 2

WhatsApp Image 2019-12-17 at 16.01.51 WhatsApp Image 2019-12-17 at 16.02.40 WhatsApp Image 2019-12-17 at 16.02.23 WhatsApp Image 2019-12-17 at 16.08.13

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »