Ederto ibili ziren negu giroko Udazkentrailean

Ederto ibili ziren negu giroko Udazkentrailean
2018/10/30 eta kitto!
Negu giroari aurre egiten ausartu ziren korrikalariek gozatu ederra hartu zuten domekan egin zen Udazkentrailean. Kalamua Korrikalari Taldetik adierazi dutenez, “nahiz eta eguraldi hotza eta euritsua izan, arazo gabe burutu zen aurreikusitako ibilbidea. Partaideen artean giro bikaina izan zen nagusi eta ibilbidearen edertasuna eta korrika egiteko egokitasuna goraipatu zen. Askorentzat ezezaguna zen Moru tontorrak eta Saturixo Erreka inguruak ezagutzeko aukera ezin hobea izan zen”. Hurrengo trail irteera  abenduaren 24an egingo den Gabontraila izango da.

BIDEO HONETAN ikus dezakezue aurtengo Udazkentrailean zein ondo ibili ziren:

https://youtu.be/SXJNG8-UILU

MORU GAINA