Covid-19aren eraginpean dauden sektoreei 270 milioi euro inguruko zuzeneko laguntzak emango zaizkie

0    Ekonomia 
ETA KITTO ETA KITTO
Covid-19aren eraginpean dauden sektoreei 270 milioi euro inguruko zuzeneko laguntzak emango zaizkie
ETA KITTO 2021, Eka 23

Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak atzo jakinarazi zuen Gobernu Kontseiluak onartu duela Covid-19aren eraginpean dauden enpresen eta autonomoen kaudimenari laguntzeko zuzeneko laguntza finalistak kudeatzeko aginduari bide emango dion dekretua. Euskal Autonomia Erkidegoan, laguntza horiek gutxi gorabehera 270 milioi eurokoak izango dira —218 milioi euro Estatuko funtsekin finantzatuak eta 50 milioi euro Eusko Jaurlaritzak jarritakoak—. Laguntza horiek 173 jarduera ekonomikori zuzenduko zaizkio, 78 JESN jarduera ekonomiko berri gehitu baitzaizkie Errege Dekretuan jasotako 95 JESNei. Kalkulatzen da gutxi gorabehera 35.000 onuradunek jaso ahal izango dituztela laguntzak.

Datorren uztailaren 5ean irekiko da deialdia, eta uztailaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira eskabideak.

Azpiazu sailburuak azpimarratu nahi izan du, Errege Dekretuak ezartzen duenez, laguntza horiek ordaintzeke dauden zorrak estaltzeko soilik erabiliko direla.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »