‘Eskatu eskaini euskaraz. Betikoa. Gertukoa’ kanpaina ipini dute martxan
2021/12/09
10:27
eta kitto!
Merkataritzan euskara sustatzeko kanpaina aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak azaroaren erdialdean. “Merkataritzan Euskaraz” izeneko kanpainaren helburua tokiko merkataritzan euskararen erabilera sustatzea eta merkatari nahiz bezero euskaldunak aktibatzea da eta, asmo horrekin bat eginik, Eibarren ere ‘Eskatu eskaini euskaraz. Betikoa. Gertukoa’ kanpaina ipini da martxan.
Eibarko Udalak, …eta kitto! Euskara Elkarteak eta Eibar Merkataritza Gune Irekiak (EMGI) bat egin dute merkataritzan euskararen erabilera sustatzeko eta merkatari zein bezeroak aktibatzeko abiatutako kanpainarekin.
Merkatarien parte hartzea berebizikoa da ‘Eskatu eskaini euskaraz. Betikoa. Gertukoa’ kanpainan. Euren ekarpena baliagarria da herriko denda eta tabernetan euskararen erabilera areagotzen laguntzeko, eta zenbait dendarirekin berba egin dugu kanpainari nola ekiten dioten jakiteko.
Umea, euskara moda bat baino gehiago
Betikoaz ari bagara, herrian badugu berba hori zer den ondo islatzen duen denda bat: Umea. “60 urte inguru daramatza martxan dendak”, diosku Umeako Norak. “Amamak zabaldu zuen denda, gero tia eta ama ibili ziren, eta ondoren ni hasi nintzen”, gehitzen du.
Tradizio handiko denda da Umea, baina sasoi berrietara egokitzen jakin du, betiko xarma eta gertutasuna galdu barik. “Gaur egun, erosketak egiteko dauden modu berriekin zaila da betiko bezero finkoak edukitzea, baina orain arte egindako ibilbideak eskaintzen digun balioak plus bat ematen digu, gauzak asko aldatu diren arren”, dendariaren ustez.
Beste toki batzuetan aurkitu ez daitezkeen produktuak eskaintzen saiatzen dira Umean. “Gaur egun, mundu globalizatu honetan, zaila da edozein gauza ez aurkitzea, baina hemen gauza bereziak lortzeko aukera ematen dugu”, dio Norak. Eta eibartarron eskura, gainera. “Hemen gertutasuna eskaintzen dugu eta eibartarren eskura gaude. Azkenean, erosketak herritik kanpo egiteak prezio bat du, ekonomikoa eta baita denborari dagokionez ere”, bere ustez.
Gertuko tratua eskaintzeaz gain, Umeak euskara sustatzeko asmoa erakutsi du beti eta horregatik egin du bat ‘Eskatu eskaini euskaraz. Betikoa. Gertukoa’ kanpainarekin. “Batzuetan, kalean euskaraz egiten ez didan jendea dendara etortzen da eta euskaraz jarduten dugu”, aitortzen digu Norak. “Batzuetan, parean duguna euskalduna dela ez jakiteagatik, gaztelerara jotzen dugu, nahiz eta biok euskaraz jakin. Horregatik da garrantzitsua lehen berba euskaraz egitea, euskaraz jardutera eraman gaitzakeelako. Azkenean, askotan ez dakizu nor den euskalduna eta nor ez”, Norak dioenez.
Lahidalga, pausoz pauso euskararen erabileran
Umea dendatik pauso gutxitara, Lahidalga zapata-denda dugu. Bertan Beak jaso gaitu, atsegin handiz. Dendak urtebete darama zabalik Errebal kalean, Arraguetan 10 urte pasa ondoren.
Eibarko bezeroak izateaz gain, herritik kanpokoak ere baditu Lahidalgak. “Neurri berezietako zapatak eskaintzen ditugu, eta Bilboko edo Donostiko jendea etortzen da”, diosku Beak. “Horrez gain, gertuko tratua eskaintzen saiatzen gara, Interneten edo denda handietan eskuratzen ez duzun tratua. Bezeroen beharrak entzuten saiatzen gara eta erraztasunak ematen dizkiegu erosketak egiteko orduan: dendara ezin badute etorri, zapatak etxean probatu ditzateke; dendan nahi beste zapata probatu daitezke…”, gehitzen du.
Dendariak aipatu digunaren arabera, jendeak euskaraz zein gazteleraz egiten du dendan. “Norbait sartzen denean ‘kaixo, zer moduz’ esanez gero, beste pertsonak euskaraz badaki, normalena euskaraz egitea da”, diosku. “Bestela, gaztelerara jotzen dugu”, aitortzen du.
Azkenean, gaitasunak zerikusia izan arren, borondate kontua da. “Adibidez, euskaraz egiten jakin gabe ere, gutxienez berba batzuk euskaraz egitea (kaixo, agur, eskerrik asko) ondo hartzen da”, bere iritziz.
Arregui-Dominguez arraindegia, euskararen freskotasuna
Goizak biziak izaten dira Bidebarrieta kaleko Arregui-Dominguez arraindegian (Ego Gainen beste lokal bat dute), baina Marimarrek tarte bat egin digu ‘Eskatu eskaini euskaraz. Betikoa. Gertukoa’ kanpainari buruz berba egiteko.
Berak gaztetatik egin du lan arraindegian, “40 urte inguru”, eta bere ustez bezeroek eskertzen dute urteek ematen duten konfiantza eta gertutasuna. “Azkenean, arraina nahiko produktu delikatua da eta garrantzitsua da bezeroei konfiantza ematea”, azaldu digu Marimarrek. “Gu, behintzat, produkturik onena ematen saiatzen gara eta, horretarako, gertuko hornitzaileengana jotzen dugu. Adibidez, arrainak Ondarrutik ekartzen ahalegintzen gara, ahal den neurrian. Orain ez dago arrantzale asko Ondarrun, baina tira. Bestela, Bilbora jotzen dugu eta han jatorri ezberdinetako produktuak aurkitzen ditugu, baina beno, aukeran gertukoa ekartzen dugu”, diosku saltzaileak.
Arregui-Dominguez arraindegiak Bidebarrietan duen lokalean Marimar da euskaraz egiten duen saltzaile bakarra, baina arraindegiak euskararen aldeko jarrera osoa izan du betidanik. “Euskaraz egiten ez dakitenek berba batzuk egiten dituzte gutxienez, eta ni saiatzen naiz euskaraz egiten ahal bezain beste”, dio Marimarrek.
Arraindegiko saltzaileak ere ondo azpimarratzen du lehenengo berba euskaraz egitearen garrantzia. “Askotan, lehenengo berba euskaraz eginez gero, bezeroa euskaraz hasten da jo eta su”, dio barrez; gazteleraz eginez gero, ostera, ez litzateke horrela gertatuko, bere iritziz.
‘Eskatu eskaini euskaraz. Betikoa. Gertukoa’ kanpainak ondo funtzionatzea espero du Marimarrek.”Nire iritziz, euskaraz geroz eta gehiago egin, askoz hobe”, dio zintzo. “Batzuetan ohitura kontua izaten da eta horrelako kanpainek ohiturak aldatzeko balio izaten dute, nahiz eta keinu sinpleekin hasi”, gehitzen du.