Garbialdi udaleko azpikontratako langileek elkarretaratzea egingo dute bihar eguerdian

Garbialdi udaleko azpikontratako langileek elkarretaratzea egingo dute bihar eguerdian
2021/06/15 eta kitto!
Parekatze-akordioa ez dela bete salatzeko, Garbialdi udaleko azpikontratako langileek elkarretaratzea egingo dute bihar, 12:00etan Untzagan, udaletxearen aurrean. Eraikin eta lokalen garbiketa-eremuko langileek protesta egingo dute, “zerbitzuaren pleguak argitaratzen direnean Udalak eskatzen duen parekatze-akordioa Garbialdik ez duela betetzen salatzeko”, ELA sindikatuak bidali duen oharraren arabera.