Gaur hasi da Eibar Merkataritza Gune Irekiaren eta Udalaren erosketa-bonuen kanpaina berria
2022/11/14
09:31
eta kitto!
Gaur abiatu da erosketa-bonuen kanpaina berria, Eibar Merkataritza Gune Irekiaren eta Udalaren eskutik. Kanpaina honetan Eibarko 180 merkataritza eta ostalaritza establezimenduk hartuko dute parte eta, bonuari esker, %30eko deskontuarekin erosi ahal izango da (35 euro ordainduta 50 euroko balioa gastatu ahal izango da). Bonuak erosteko aukera bi daude: merkataritza establezimenduetan erabiltzeko bonu bi eros daitezke NAN bakoitzeko. Ostalaritzako bonuekin, berriz, 17,50 euro ordainduta 25 euro gastatu daitezke taberna eta jatetxeetan (NAN bakoitzeko lau eros daitezke). Komertziorako eta zerbitzuetarako 50 euroko bonuak pilatu daitezke eta 25 euro edo gehiagoko bi erosketatan zatitu. Ostalaritzako 25 euroko bonuen kasuan ere zatitu daiteke 12,50 euro edo gehiagoko bi erosketatan.
Gaur hasi dira bonuak saltzen, eta online (https://erosieibarren.eus/ webgunean) egin daiteke. Bonuak erosi ondoren, Eibar Merkataritza Gune Irekiak Isasi kaleko 26-behean egokitu duen bulegoan jaso ahalko dira. Aurrez aurreko salmenta, bestalde, Eibarren bizi diren 60 urte gorakoentzat baino ez da. Bestalde, bulegoa zabaltzeko ordutegia hau da: 09:00etatik 11:30era eta 15:00etatik 17:30era (astelehenetik eguenera); eta 09:00etatik 11:30era barixakuetan. Bonuak erosteko azken eguna azaroaren 25a izango da eta erabiltzeko azken eguna, berriz, azaroak 27.