Barixakuan itxiko ditu ateak El Corte Inglesak, bide digitalari ekiteko
2021/07/26
08:16
eta kitto!
El Corte Inglesak barixakuan, uztailaren 30ean itxiko ditu Eibarko dendako ateak, jarraian berrikuntza digitalerako bideari ekiteko. Eraikinean zabalik jarraituko duten denda bakarrak Sephora, aseguru eta bidaia agentzia eta lora-denda izango dira. Aparkalekuarekin zer gertatuko den zehazteke dago, baina dirudienez zabalik jarraitzearen aldeko jarrera dute.
Abuztuaren lehen egunean bertan hasiko dira berrikuntza digitalerako aukeratu dituzten hiru proiektuak martxan ipintzeko lanean. Hasteko, Euskadiko lehen ‘dark store-a’ sortuko dute. Hau da, merkataritza elektronikorako elikadura-eskaerak prestatzeko eta banatzeko zentro handi bat ipiniko dute martxan, Gipuzkoari, Bizkaiari zein Arabari zerbitzua emateko. Azaldu dutenez, "horri esker zerbitzu hobea eman ahal izango dute, instalazio berriek 25.000 elikadura-erreferentzia baino gehiagoko eskaintza izango dutelako, bertako produktuak barne”.
Martxan jarriko duten biga- rren enpresa proiektu digitala ‘contact hub’ izenekoa da eta taldearen beraren zein beste batzuen negozioei euskarria eskainiko die: “Besteak beste, El Corte Ingles eta Masmovil enpresek elkarlanean merkaturatu duten mugikorrerako eta zuntzerako operadore berria arituko da”.
Eta Eibarren abiatuko duten hirugarren proiektuaren baitan salmenta digitalerako gune bat sortuko dute: “Eskaera egin eta bertan edo, bestela, etxean jaso ahal izango da. Click & Collect zerbitzua ere eskainiko da, bezeroek on line egindako erosketak jasotzeko”.