Zabaldu dute gaurtik barixakura bitartean martxan egongo den Udako Merkealdien Azoka
2021/07/21
11:31
eta kitto!
Gaur goizean, 10:00etan inauguratu dute Eibar Merkataritza Gune Irekiak Eibarko Udalarekin lankidetzan sustatutako Udako Merkealdien Azoka, Toribio Etxebarria kalean. Ekitaldian Eibarko agintariek eta merkataritza sektoreko ordezkariek hartu dute parte eta, aditzera eman dutenez, “Factoring” edo Merkealdien Azoka hiru egunetan, gaur, bihar eta etzi egongo da zabalik, egun osoan itxi barik, 10:00etatik 20:00etara.
Edizio honetan 30 establezimendu inguruk hartuko dute parte, 18 dendak Toribio Etxebarriako karpetan postua ipinita eta beste 12 establezimenduk, berriz, euren saltokietan eskainiko dituzte merkealdi bereziak. Azokan arropak, oinetakoak, osagarriak, lentzeria, kirol-produktuak, etxerako produktuak, optikakoak eta parafarmaziakoak prezio berezietan eskainiko dituzte.
Kalean saltokia jarri duten establezimenduak Askasibar, Bambi, Burbujas y Más, Centro Óptico Beittu, Designed by Nona, Eskulan, Farmalur, Gratzina, Guby, Ikusi, I Love 10 €, Kopiña, No Comment, Oinberri, Pissa, Ttiki, Twins eta Txukuna dira. Eta dendan bertan hiru egun hauetan merkealdi bereziak eskainiko dituztenak, berriz, Cedry, Comercial Zabala, Doroti, Eleven Moonth Beauty Lounge, Federópticos Igmar, Lahidalga, Los Chicos, Marais, Oskarbi, Tribeka, Vieco eta Zentral Óptica dira.
Euskeraz Primeran! antzara-jokoa
…eta kitto Euskara Elkarteak, bestalde, mahaia jarri du azokan, Euskeraz Primeran! programaren baitan, herritarren artean euskara sustatzeko jarduerak egiteko. Gaur, bihar eta etzi egongo dira, 10:00etatik 12:00etara. Euskara Elkartekoek Euskeraz Primeran! antzara-jokoa eraman dute azokara eta parte hartu nahi dutenek, dadoa bota eta jausten den laukitxoaren arabera, euskararen erabilerari lotutako konpromiso jakin bat hartuko dute. Parte-hartzaileen konpromisoak panel batean jasotzen joango dira eta erosketa-poltsa bat oparituko diete, Euskeraz Primeran! logotipoarekin. Gainera, parte hartzen duten guztien artean 150 euroko bonoa zozketatuko da (EMGIk emana), factoringean parte hartu duten establezimenduetan erosketak egiteko. Bonuaren zozketa barixaku eguerdian egingo da.