Zaintzaren sektoreko beharginek kontzentrazioa egingo dute 14:30ean Ego Gain gerontologikoan

0    Ekonomia 
ETA KITTO ETA KITTO
Zaintzaren sektoreko beharginek kontzentrazioa egingo dute 14:30ean Ego Gain gerontologikoan
ETA KITTO 2021, Urt 26

Zaintza lanetan ari diren langileek greba egingo dute gaur eta martxoaren 4an, EAEko gizarte zerbitzuen sektorean zaintza publikoa aldarrikatzeko. Horretarako, kontzentrazioa egingo dute 14:30ean Ego Gain gerontologikoko 4. solairuan eta herritarrei dei egiten diete bertan parte hartzeko. Gainera, Donostian manifestazioa egingo da goizeko 11:00etan.

‘Zaintza erdigunera’ goiburuarekin egiten dute protesta beharginek eta hainbat aldarrikapen egiten dituzte:

  1. Egoera bereziki kaltebera duten pertsonen zaintza zerbitzuen publifikazioa (etxez etxeko laguntza, eguneko zentroak, zentro erresidentzialak, etxebizitza komunitarioak, tutelapeko etxebizitzak, aterpetxeak, eta esku-hartze sozialeko beste zerbitzu batzuk).
  2. Zuzeneko eta azpikontratatutako enpleguarentzako subrogazio eta finkatze bermea, aldi baterako lanpostuak barne.
  3. 10.000 profesional gehiago kontratatu eta lanaldia %100eraino luzatu (baldin eta borondatez kontrakoa eskatzen ez bada).
  4. Sektoreko genero-arrakala gainditzeko taxuzko neurriak eta zaintzaren balio sozial eta produktiboaren aitortza.
  5. Zuzeneko arretaren ratioak hobetu eta bajan dauden langileen ordezkapena lehen egunetik hasita.
  6. Lan osasuna bermatzeko neurri egokiak, batik bat arrisku psikosozialei dagokienez.
  7. Langileen osatze emozionalerako plana, hein batean bederen pandemiaren kalte larriak arintzeko.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »