Exfibar seilu erakusketa bihar eguerdian zabalduko dute

Exfibar seilu erakusketa bihar eguerdian zabalduko dute
2019/11/23 eta kitto!
Domekan zabalduko dute Portalean “Exfibar 50. urteurren seilu erakusketa”, 12:00etan, eta orduan banatuko dizkiete oroigarriak bildumagileei. Arrate Filateli Elkarteak antolatzen duen erakusketa abenduaren 1era arte egongo da zabalik, baina ordutegi berezia izango du: zapatu eta domeketan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara zabalduko dute eta astelehenetik barixakura, berriz, 18:00etatik 20:00etara (azaroaren 30ean itxita egongo da). Mende erdia bete eta gero, aurtengo zigilu-marka Arrate Filatelia Elkartearen omenezkoa izango da eta, oroigarri modura marka gorde nahi duenak domekan izango du aukera, 11:00etatik 14:00etara bitartean ibiliko baitira zigilu-marka ipintzen.