Gaur aurkeztuko dute “404 egun Markus barik” erakusketa Ermuko Lobiano Kultur Gunean
2020/01/15
10:09
eta kitto!
Gaur zabalduko dute Ermuko Lobiano Kultur Gunean “404 egun Markus barik”, Markos Gimeno Vesgaren obrara hurbiltzeko erakusketa (edo, berak horrenbeste maite zituen hitz-jokoak gogoan, AitzakiHIZKETA edo PRETEXTOsicion). Mota guztietako hitz joko eta palindromoetan aditua zen Markos eta, hori dela eta, lagunek hizkuntzarekiko zuen pasioa gogoan izan eta, arlo horretan egin zuen lan handia omendu nahi izan dute, gaur zabalduko den erakusketa prestatuta. Otsailak 2 egun palindromikora arte ikusgai izango da obra, astelehenetik barixakura 05:50etik 20:02ra eta “astoburuetan” 12:21etik 02:20ra.