Gerren aurka eta gatazka-erabakitze baketsuaren aldeko adierazpena onartu dute

Gerren aurka eta gatazka-erabakitze baketsuaren aldeko adierazpena onartu dute
2020/01/24 eta kitto!
Martitzenean Udaleko Bozeramaileen Batzordeak gerren aurka eta gatazken konponbide baketsuen inguruan Eibar Gerrarik Ez elkarteak aurkeztutako adierazpen instituzionala onartu zuen aho batez. Jarraian irakur dezakezue osorik onartutako adierazpena:

“Gerren aurka eta Gatazka-Erabakitze Baketsuaren alde”

-                Gerrek giza-degenerazio era okerrenen, esklabotasunaren, zapalketaren, pobreziaren eta miseria, exilioa, gosetea, gaixotasuna eta heriotza forma guztien sorburua izan direla jabetuta.

-                Gerrek beti mina, sufrimendua, tragedia eta deshumanizazioa adierazi izan dutela jakinda.

-                Gerrak sortzeko gai izan garen gauza ederrak eta onak suntsitzeko mehatxua dela aitortuz.

-                Ikusten ari gara errefuxiatuak milaka pilatzen direla egunero mugetan eta itsasora botatzen direla gerratik eta honek sortutako miseriatik ihesi.

-                Gerra gure zibilizazioa, gure gizatasuna, eta baita lur gaineko bizitza ere suntsitzeko gai delako.

Horregatik Eibarren bat egiten dugu gatazka-erabakitze baketsuaren metodoekin eta, aldi berean, dei egiten diegu maila guztietako gure ordezkari politikoei (herri, autonomia, estatu, europear eta nazioarteko) eredu hori jarraitu eta Gerraren aurka eta Bakea eta Justizia mundialaren aldeko adierazpen hauekin bat egitera.

Nazioarteko Justiziaren alde. Jakinda bakarrik justiziak ahalbidetu dezakeela errespetuan oinarritutako bizikidetza, nazioarteko justiziaren mekanismoak indartzea premiazkoa dela adierazten dugu, horrela herri, estatu eta herrialdeen egiazko komunitatea osatzeko, Bakearen ardatz diren berdintasunean eta errespetuan oinarrituta.

Arma Nuklearrak deuseztatu

-                2017an Bakearen Nobel saria jaso zuen Arma Nuklearrak Deuseztatzeko (ICAN) Nazioarteko Kanpainaren barruko Arma Nuklearrak Debekatzearen Inguruko Tratatua sinatzen dugu eta sinatzera animatzen dugu (uztailaren 7an 122 estatuk -ONUko kideen bi herenak ordezkatuz- tratatuaren alde eman zuten botoa, gure ordezkaririk ez bada ere euren artean).

-                Atxikimendua erakutsi bakearen eta desarmearen alde lan egiten duten munduko hainbat hirietako “Alkateak Bakearen alde” sareari. 2019ko abuztuan, 7.800 hiri, 163 herrialdetan, 1.000 milioi biztanle ordezkatuz. Espainiako estatuan dagoeneko 391 udal atxikitu dira (Euskadin eta Nafarroan, 12)

-                Konpromisoa armen inguruko nazioarteko legalitatearekin eta desmilitarizazio eta desarmearen alde jokatzearekin, legalitate horrekin zalantzan edo bigun diharduten enpresekin egiten ditugun harremanak eta kontratuak zehazki zainduz. Desarmearen eta desmilitarizazio aktiboaren alde eta armen inguruko nazioarteko legalitate hori bortxatzen duten enpresekin negozioak egitearen aurka.