18 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 629,69koa da

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
18 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 629,69koa da
ETA KITTO 2022, Ots 22

Azken lau egunetan 18 koronabirus kasu positibo berri atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 629,69koa da.

Debabarreneko beste herriei begira Elgoibarren 15 kasu berri atzeman dituzte (675,91); Mutrikun 10 (771,55), Deban 9 (440,12), Ermuan 5 (455,71), Mendaron 3 (330,97) eta Mallabian 2 (588,24). Soraluzen, ostera, ez dute kasu berririk atzeman. Beraz, azken lau egunetan 62 kasu berri atzeman dituzte eskualdean.

Euskadi mailan, azken astean 5.888 koronabirus kasu berri atzeman dituzte, 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa 741,42koa da eta oinarrizko birsorkuntza tasa 0,75koa. Bestalde, 273 lagun ospitaleratu dituzte, 60 daude ZIUn eta 84 hil dira.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »