Atzo, 4.911 PCR proba egin ziren EAEn, eta, haietatik, 111 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera: 7 Araban, 67 Bizkaian y 37 en Gipuzkoan. Horietako 28 Ermuan baieztatu zituzte atzoko egunean; 14 Eibarren; 5 Deban; 2 Soraluzen eta bat Mutrikun.
Azken bi asteetako eboluzioari begiratzen badiogu, 258 kasu erregistratu dira gure eskualdean (horietako ia erdia Ermuan (121) eta 98 Eibarren. Bestalde, Elgoibarren 16 zenbatu dira; 13 Deban; 9 Soraluzen eta atzo kasu bat agertu zen Mutrikun.
Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 3 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 2 pertsona ZIUn daude.
Bestalde, uztailaren 12tik 19ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke ez dela COVID bidezko heriotzarik izan zuzeneko kausa gisa.