Bost positibo berri atzeman dituzte Eibarren

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Bost positibo berri atzeman dituzte Eibarren
ETA KITTO 2021, Mar 24

Atzo bost koronabirus kasu positibo gehiago atzeman zituzten Eibarren, aurreko egunean baino bat gehiago, baina intzidentzia-tasak behera egiten jarraitzen du 207,47an kokatuz.

Eskualdeko beste herriei begira, Ermuan 10 positibo atzeman zituzten (749,11), Elgoibarren hiru, eta Deban eta Soraluzen bana.

Atzo, 11.810 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 510 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 9 Araban, 256 Bizkaian, 150 Gipuzkoan eta 5 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 47 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 81 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, martxoaren 15etik 21ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 18 hildako egon direla.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »