‘El Conquistador’ saioko parte-hartzaileen artean Martin Egiguren eibartarra dago

‘El Conquistador’ saioko parte-hartzaileen artean Martin Egiguren eibartarra dago
ETA KITTO 2020, Urt 14

Astelehen gauean estreinatu dute ‘El Conquistador‘ saioaren hamaseigarren edizioa ETB2k eta eitb.eus-ek. Julian Iantzik gidatzen duen realitya berrikuntza ugarirekin abiatu da eta, azken unera arte, isilpean gorde dituzte aurtengo parte-hartzaileen eta kapitainen izenak, realityaren estreinaldian ezagutzera emateko: horien artean Martin Egiguren 19 urteko eibartarra dago. Horrela aurkeztu du bere burua:

Berritasunen artean, abentura Karibe itsasora itzuliko da eta, horrez gain, ezusteko handiak emango ditu saioak, bai formatuari bai protagonistei dagokienez. Aurreko edizioetan bezala, lehiakideek baldintza gogorrak gainditu beharko dituzte eta indarra, adimena eta estrategia funtsezkoak izango dira probak gainditzeko orduan.

Estreinaldia eta gero, lehiaketaren lehen atal osoa datorren astean, urtarrilaren 20an ailegatuko da ETB2ko pantailetara, eta eguaztenean (hilak 22) ikusi ahal izango da ‘El Conquis’ saioaren lehen debatea.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »