Gaurko bideoan COVID-19aren inguruko hizkerari erreparatzen dio Ana Galarragak

Gaurko bideoan COVID-19aren inguruko hizkerari erreparatzen dio Ana Galarragak
2020/04/06 eta kitto!
Gaur, 19aren izurria argitzen bideo-sortaren seigarren atalean, koronabirusaren inguruan berba egiterakoan darabilgun hizkerari errepararatzen dio Ana Galarragak. Elhuyarren zientzia dibulgatzaileak, Pandemiaren metaforak izenburuko bideo-pilularen aurkezpenean, honela dio: “Gerra-hizkera erabat zabaldu da COVID-19az hitz egiterakoan. Baina zientzialariek ohartarazi dute horrek arrisku handiak dituela. Eta gerraz baino suteaz hitz egingo bagenu?”. Hemen daukazue gaur zabaltzeko prestatu duten bideoa:

https://youtu.be/iH21uIRiW50