…eta kitto! aldizkariaren azala, zuen esku

…eta kitto! aldizkariaren azala, zuen esku
2020/03/25 eta kitto!
Barixakuan …eta kitto! aldizkaria ez da zuen buzoietara iritsiko, baina gure jarduna ez da etengo eta informatzen jarraituko dugu www.etakitto.eus webgunearen eta sare sozialen (Facebooken, Instagramen, Twitterren eta YouTuben) bitartez. Gainera, barixakuro PDF bat jarriko dugu zuen eskura, informazioa paperean irakurtzea gustoko duzuenentzat (dokumentua deskargatzeko eta inprimatzeko).

Salbuespen egoera da, baina zuekin batera egin nahi dugu aurrera. Horregatik, etxeko egonaldian piztu daitekeen sormena aprobetxatuz, zuen esku utziko dugu …eta kitto!-ko azala marraztea, margotzea edo diseinatzea. Zein albiste gustatuko litzaizuke agertzea …eta kitto!-ko azalean? Zein argazki edo irudi? Zure marrazki batekin ilustratu nahi duzu azala? Askatu burua eta sormena piztu dadila!

Atsegin handiz jasoko ditugu zuen proposamen guztiak sare sozialen bitartez edo elkartea.etakitto@gmail.com helbidean. Azken finean, …eta kitto! guztion artean egiten dugu.

 

(Nahi baduzue, hor uzten dizuegu irudi bat gure mantxetarekin)

Maquetaci—n 1