Kalitatezko osasun sistema publikoa eskatzeko kontzentrazioa egin dute gaur arratsaldean

Kalitatezko osasun sistema publikoa eskatzeko kontzentrazioa egin dute gaur arratsaldean
2020/11/04 22:43
eta kitto!
Gaur arratsaldean elkarretaratzea egin da anbulatorio parean, “Osasungintza publikoa defendatu!” goiburuari jarraituta. Eibarren ez ezik, beste herri askotan egin dira kontzentrazioak, lehen arretarako baliabide gehiago eta osasungintzan gehiago inbertitzea eskatzeko, besteak beste. Datorren eguaztenean ere egingo da kontzentrazioa, 19:00etan anbulatorio parean. Horrela, herritarrek babesa eman nahi diete greba deitu duten Osakidetzako langileei. Izan ere, Osakidetzako sindikatu guztiek biharko greba deitu dute Gipuzkoan, “kalitatezko eta eskubidedun osasun publikoaren alde”. Eskaeren artean osasun publikorako aurrekontu handiagoa, langileen kopurua handitzea eta egonkortzea, murrizketekin amaitzea, pribatizazioarekin amaitzea eta langileen osasuna eta segurtasuna bermatzea daude. Hori berori eskatzeko, Araban urriaren 29an egin zuten greba eta Bizkaian, berriz, azaroaren 12rako dago deituta.

osasun 1 osasun 3