Mobilizazio jendetsuak egin ziren Zaldibarko hondamenditik 11 hilabetera

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Mobilizazio jendetsuak egin ziren Zaldibarko hondamenditik 11 hilabetera
ETA KITTO 2021, Urt 07

Atzo, urtarrilaren 6an bete ziren 11 hilabete Zaldibarko zabortegia amildu zenetik, Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran azpian harrapatuta eta, hondamenditik ia urtebete igaro arren inork ez duenez bere gain erantzukizunik hartu, Zaldibar Argitu plataformak deituta mobilizazioak egin ziren Eibarren, Ermuan, Zallan, Markina Etxebarrian, Elgetan eta Zaldibarren. Plataformatik adierazi dutenez, “hamaika hilabete Joaquin eta Alberto gabe. Erantzun argirik eta erantzukizunik gabeko hamaika hilabete. Aitzakiak aitzaki, gaiak merezi eta behar duen erantzun eta kudeaketa politiko gabeko hamaika hilabete. Baina, baita, aldarrikapenez betetako hamaika hilabete. Elkartasunez betetako hamaika hilabete. Herrietan antolatu gara eta herritarrek emandako erantzunak eta erakutsitako indar eta elkartasunak bidea eta norabidea erakutsi digute. Guk, argi daukagu eta argi diogu: Joaquin eta Alberto oroitzen jarraituko dugu, Joaquin zabortegitik lehenbailehen ateratzea exijitzen dugu, herritarron osasuna eta ingurugiroa interes pribatuen aurretik jartzea eskatzen dugu, Zaldibarren gertatutakoa ez errepikatzeko bermeak behar ditugu eta erantzukizunak argitzea eskatzen dugu. Hamaika hilabete hauetan, arduradun pribatu zein publikoak isilpean mantendu dira, inork ez ditu ardurak bere gain hartu. Zein zilegitasun dauka Arriolak kargu publiko batean jarraitzeko? Nola da posible?”.

zaldibar 1 zaldibar 2 zaldibar 3 zaldibar 5 zaldibar 6

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »