Zapatuan Zallan egingo den manifestaziora joateko autobusa antolatu du Zaldibar Argituk

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Zapatuan Zallan egingo den manifestaziora joateko autobusa antolatu du Zaldibar Argituk
ETA KITTO 2021, Mai 18

Zaldibar Argitu herri plataformak deituta, zapatu arratsaldean  manifestazioa egingo da Zallan, Joaquin Beltranen herrian. Mobilizazioa 18:00etan hasiko da eta Eibartik eta inguruko herrietatik bertara joan nahi dutenentzat autobusa antolatuko dute. Irteera Ego Gainetik izango da, 16:15ean eta izena emateko Guridi tabernara joan edo Whatsappa bidali daiteke 688826792 telefono zenbakira.

Plataformatik adierazi dutenez, “Eusko Jaurlaritzak Joaquin Beltranen gorpua bilatzeari uko egin dio! Berriz ere gezurra esan digute! Zenbat gezur ezkutatu dira Zaldibarko zabortegian? Joaquini herriaren omenaldia egiteko eta porrot berri honen ostean berriz ere erantzukizunak eskatzeko, larunbatean manifestazioa egingo dugu Zallan”.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »