Zaporeaki laguntzeko itsulapikoak domekara arte egongo dira tabernetan

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Zaporeaki laguntzeko itsulapikoak domekara arte egongo dira tabernetan
ETA KITTO 2020, Ira 28

Joan den astean zehar Guridi tabernan itsulapikoa jarri zuten Zaporeak proiektuari laguntzeko dirua biltzeko. Gaur goizean itsulapikoa zabaldu dute eta barruan 460 euro zenbatu dituzte. Beraz, aurretik esan bezala, Guridik jendeak emandakoaren kopuru bera jarriko du eta baita Vicuña hornitzaileak ere. Beraz, esan daiteke aste honetan bildutakoarekin 1.380 euro emango zaizkiola Zaporeaki.

Diru jasotzeko ekimenak domekara arte jarraituko du eta, Guridi tabernaz gain, Baratze, Kontent, Kultu eta Chic tabernetan ere egongo da itsulapikoa. Gainera, zapatuan ekintza berezia egingo da Euskal Herri mailan. Izan ere, eguerdiko 12:00etatik gauek 00:00etara ‘Bizumazoa’ izeneko ekimena jarriko dute martxan, Bizum plataforma bitartez dirua jasotzeko (Bizum.es > dohaintza > Zaporeak proiektua). Eta bestetik, ES32 2095 5011 80 9115250322 (Kutxabank) eta ES71 3035 0103 88 1030035880 (Laboral Kutxa) kontuetan ekarpenak egin daitezke.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »