Eibarko Ekialderako proposamenak azaltzeko eztabaida publikoa egingo dute bihar

Eibarko Ekialderako proposamenak azaltzeko eztabaida publikoa egingo dute bihar
2023/05/16 eta kitto!
Txontako La Plazoleta, Errebal Bizirik eta No al Paseo que nos entierra-Ekialdeari Bai auzo-elkarteek maiatzaren 28ko Udal Hauteskundeetara Eibarren aurkezten diren alderdi politiko guztietako zerrendaburuak gonbidatu dituzte bihar, hilaren 17an, 19:00etan, Errebal Plazan egingo den eztabaida publikora.

Ordezkari politikoen parte-hartzearekin egingo den eztabaidarako gaia ere zehaztu dute auzokideek: “Talde politikoen proposamenak Eibarko Ekialderako”. Izenburu hori ipinita, Errebal, Jardiñeta, Matsaria, Arragueta, Bidebarrieta, Urkizu, Txonta, Barrena eta inguruko tokietarako talde bakoitzak dauzkan asmo eta proiektuak ezagutu nahi dituzte.

Gaiak duen garrantzia dela-eta, eibartar guztiak gonbidatu nahi dituzte.