Errebal Plazako ikus-entzunezko ekipamendua hobetzeko lanak bihar hasiko dira

Errebal Plazako ikus-entzunezko ekipamendua hobetzeko lanak bihar hasiko dira
2022/05/23 eta kitto!
Errebal Plazaren sarbidea itxita egongo da bihartik ekainaren 10era arte, bertako ikus-entzunezko ekipamendua hobetzeko lanak egingo direlako. Hain zuzen ere, argiztapenean, soinu eszenikoan eta komunikazioetan egingo dira hobekuntzak.

Argiteria eszenikoaren kasuan, ekoizpen bakoitzak eskatzen dituen argi-baldintzei erantzuteko lanak egingo dira. Horrela, zirkuituak, eta kontrol- eta erregulazio-gelak instalatuko dira. Horrek guztiak aukera emango du Errebal Plazan egingo diren jardueren ikus-entzunezko premiei erantzuteko.

Soinu eszenikoari dagokionez, audio-seinaleen banaketa-sareak diseinatu dira, seinale-azpiegitura indartsua, malgua eta moldakorra izan dadin eta zerbitzua emateko soinu-premia desberdinei. Horretarako, aurreikusi da seinaleen banaketa formatu eta euskarri digitalean egitea, hala, audio-seinaleen kalitate altua bermatuz.

Komunikazioen kasuan, azkenik, kable bidezko telebista-sistema egongo da, bideoko barne-seinaleak banatzeko adinakoa.