Zezen-Plazaren tokian parke bat egiteko proiektua lantzen ari da gobernu taldea
2022/06/09
10:06
eta kitto!
Udaleko gobernu-taldeak hiri-hobekuntzarako eta eraldaketarako proiektu berri bat jarriko du martxan laster. Izan ere, zezen-plazaren ordez parke bat eta eremu berri bat egiteko proiektua lantzen dihardu.
Zezen-plazak betetzen duen espazioan parke berri bat eta aisialdirako eta kirolerako gune berri bat egingo dira proiektuaren arabera. “Izan ere, espazio hori gutxi erabiltzen da eta azalera laua eta oso zabala du, 5.000 metro karratu ingurukoa”, Udalaren berbetan. Horrela, zezen-plazaren ordez, parke zabal bat egingo da harmailekin, eguzki- eta itzal-guneekin, eta lehendik dauden kirol-espazioak birkokatuko dira erabiltzaileei zerbitzua ematen jarraitu ahal izateko.
Eremu hau Sostoa kalearekin lotuko litzateke igogailu berri baten bidez, eskailera mekanikoek egun duten zerbitzua osatzeko.
Udal-gobernuak laster aterako du lizitaziora eremu horretarako proiektu urbanistikoaren idazketa.