"Gipuzkoako Bira", bidegorriak eta bide berdeak sustatzeko kanpaina asteburuan ailegatuko da Eibarrera

"Gipuzkoako Bira", bidegorriak eta bide berdeak sustatzeko kanpaina asteburuan ailegatuko da Eibarrera
2022/09/16 16:10
eta kitto!
Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak lurraldeko bidegorriak eta bide berdeak sustatzeko egin duen “Gipuzkoako Bira” kanpaina Eibarrera, Untzagara ailegatuko da asteburu honetan. Zapatuan eta domekan karpa bat jarriko dute eta, bertan, bisitariek gure lurraldeko bidegorriei eta bide berdeei buruzko informazio zehatza aurkitzeaz gain, doako tailerretan parte hartu ahal izango dute. Gainera, bizikleta mota desberdinak probatzeko aukera eskainiko diete.

"Eskulanak bizikleten material birziklatuarekin" izeneko tailerra bihar izango da, 11:00etatik 13:30era. Eta "Bizikleten mekanika diagnostikorako eta konponketa txikietarako" izenekoa, berriz, bihar 16:00etatik 18:30era eta domekan 11:00etatik 13:30era.

Informazio karpan bizikleta mota desberdinak egongo dira (elektrikoak, hirikoak, egokituak …), eta bertaratzen direnek probatu ahal izango dituzte, profesional batek bizikleta horiek behar bezala erabiltzen eta mantentzen irakasten dien bitartean. Jendaurreko ordutegia honakoa izango da: zapatuan, 10:30etik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era; eta domekan, 10:30etik 14:00era.