La Salleko ikasleek eskolan ereindako zuhaitzak landatuko dituzte barixakuan

La Salleko ikasleek eskolan ereindako zuhaitzak landatuko dituzte barixakuan
ETA KITTO 2023, Aza 21

Eskolako Agenda 30eko programaren barruan, orain dela bi urte “Basoak ernatzen” izeneko proiektua hasi zuten Eibarko La Salle ikastetxean. Ikastetxetik azaldu digutenez, “proiektu horren bidez, ikasleek haziak landatu zituzten, eta orain proiektuari amaiera emango diogu, orduan ereindako zuhaitzak landatuz”. Zuhaitz landaketa Eibarko Baso Biziak elkartearenak diren lurretan egingo dira, San Salbador inguruan, barixakuan, eta DBHko 4. mailako ikasleak joango dira, Agenda 30eko ordezkariekin batera.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »