Mankomunitateak beira birziklatzea sustatu nahi du Eibarko eta Ermuko tabernetan

Mankomunitateak beira birziklatzea sustatu nahi du Eibarko eta Ermuko tabernetan
2023/03/23 eta kitto!
Debabarreneko Mankomunitateak ostalaritzako 220 establezimendu bistatu ditu Eibarren eta Ermuan beira birziklatzea sustatzeko helburuarekin. Horrela, ostalarien beharrak ezagutu nahi dituzte, behar izanez gero ontzi edo kubo berriak ahalbidetzek, eta pegatina batzuk eman dizkiete edukiontzietan zer bota daitekeen eta zer ez adieraziz.

Bisitan, eskutitz bat ematen diete ostalariei, non adierazten den derrigortuta daudela beirazko ontziak birziklatzea Mankomunitatearen ordenantzak arautzen duenaren arabera. Gainera, beira plastikozko ontzietan uztea debekatuta dagoela jakinarazten zaie, azken hilabeteetan beiraren edukiontzian plastikozko poltsa ugari agertu direlako, eta hauek edukiontziak hondatzen dituztelako.