Mugikortasunaren astean garraio publikoa gehien erabiltzen duten eibartarrak sarituko ditu Udalak

Mugikortasunaren astean garraio publikoa gehien erabiltzen duten eibartarrak sarituko ditu Udalak
ETA KITTO 2022, Ira 16

Garraio publikoa gehien erabiltzen duten eibartarrak sarituko ditu Udalak Europako Mugikortasun Astean, irailaren 16an (ostirala) martxan jarriko den ekimenean. Iniziatiba hau Mugikortasunaren Asterako aurreikusitako programazioaren barruan sartzen da.

Egun horietan Mugi txartela gehien erabiltzen duten hamar eibartarrak sarituko dira, bai eta Udalbus zerbitzua gehien erabiltzen dutenak ere.  Hogei pertsona horiek 20 euroko bonu bat jasoko dute eta zuzenean kargatuko zaie Mugi txartelean.

Garraio Agintaritzak berak SMS baten bidez jakinaraziko die sarituei bonuaren irabazleak izan direla. Udala da proposamen honen kostua bere gain hartzen duena, baina datuen babesarengatik, Gipuzkoako Garraio Agintaritza arduratuko da alderdi logistikoa kudeatzeaz, erakunde hori baita Mugiko erabiltzaileen datu-basea eskuragarri duen entitatea.

Proposamen berri hau Mugikortasunaren Europako Astearen harira Eibarren iragarritako programazioaren barruan kokatzen da. Aste hau Udalak antolatu du eta ‘Konbinatu eta Mugitu’ lelopean mugikortasun jasangarriagoa bultzatu nahi du, garraio modu jasangarriagoak erabiltzeak —hala nola

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »