Afizionatuen mailako hiru partiduko jaialdia antolatu dute bihar arratsalderako Astelena frontoian

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Afizionatuen mailako hiru partiduko jaialdia antolatu dute bihar arratsalderako Astelena frontoian
ETA KITTO 2021, Aza 18

Hiruretan Eibarko Klub Deportiboko pilota batzordeko ordezkariak izango dira, asteburu honetan hasiko den Gipuzkoako Eskuz Banakako txapelketako partiduak jokatzen. Arratsaldeko 18:30ean hasiko den jaialdian, Eskolarteko Txapelketaren barruan, Eibarko eta Eskoriatzako taldeak izango dira aurrez aurre. Eibartarren aldetik Xabier Teruelek, Iker Lazkanok eta Aleix Del Reyk osatuko dute hirukotea. Jarraian, 19:30ean hasita, honakoak izango dira jokatu beharreko buruz-burukoak, federatuen mailan: Mikel Azkargorta eibartarra Lazkaoko Olanoren aurka eta, jarraian, helduen 1. mailan, Felix Conde izango da gorriz Hernaniko Labakaren aurka.
Kadete mailako Ibon Ibarrak, bestalde, domekan jokatu beharko du Eskuz Banakako Txapelketako lehen partidua, Soraluzen goizeko 11:00etan hasita.

Orain arte jokatutako txapelketei dagokienez, errendimendu mailan Gipuzkoako Eskuz Banakako Txapelketako lehendabiziko fasea amaitu da eta Gabonak arte iraungo duen bigarren faseari gogor ekin beharko diote pilotari gazteek. Hor Liher Gil Klub Deportiboko ordazkaria alebinen 2. mailan bere taldeko lider amaitu du fase hori.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »