Historia errepikatu egiten da. Edu Sousa foball-aretoko atezain eibartarrarentzat, zoritxarrez. Portugalgo selekzioko atezain titularrak ezin izan zuen azken Munduko Txapelketako azken fasea jokatu, Lituaniara bidaiatu baino egun bat lehenago COVID 19-an positibo eman zuelako. Oraingoan, Europako Txapelketaren atarian (hilaren 19tik otsailaren 9ra jokatuko da), gauza berdina gertatu zaio, COVID-ean positibo eman duelako eta ezin izango duelako Herbehereetara bidaiatu.
Bebé atezainak hartuko du Sousaren tokia Portugalgo selekzioan. Lusitaniarrak txapela eskuratzeko faboritoak dira eta atezain eibartarrak etxetik jarraitu beharko txapelketa handia.