Eibar FT-k gaur Tenerifen jokatuko duen partidurako girotzen

Eibar FT-k gaur Tenerifen jokatuko duen partidurako girotzen
2021/10/19 eta kitto!
Edozein aitzakia aproposa izan daiteke bidaia bat egin eta, bide batez, jarraitzen duzun taldeari animoak eskaintzeko. Horregatik, gaur 21:00etan jokatuko den Tenerife-Eibar partiduaz baliatuta, aste osorako irteera modu bikainean aprobetxatu dute gure herriko foball taldearen hainbat zaletuk. Gaur, esaterako, ondo girotzen dihardute hango giroa gero golak kantatzeko indarrak hartzeko tenorean. Une honetan bi taldeen artean puntu bakarreko aldea dago, eibartarren alde, eta sailkapeneko goiko postuetan daude biak; horregatik, igoerari begira (azkarregi bada ere) puntu garrantzitsuak izango dira jokoan jarriko direnak. Aurrez hamar aldiz neurtu dituzte indarrak Heliodoro Rodriguez zelaian, beti ere 2. Mailan, eta bostetan kanariarrek irabazi dituzte eta beste bostetan berdinketa eman da. Espero dezagun oraingoan ohikoari bizkarra eman eta eibartarrek garaile irtetzea. Astebetea izango da oraingokoa eibartarrentzat, hemendik hiru egunera, barixakuan berriro, Cartagena hartuko baitute Ipuruan.