Eibar FT-k Huescan hasiko du Liga abuztuaren 15ean

Eibar FT-k Huescan hasiko du Liga abuztuaren 15ean
2021/07/01 09:35
eta kitto!

Atzo zozketatu zuten Smartbank Ligako egutegia eta, horren arabera, Eibar FT-k kanpoan hasi beharko du denboraldia, berarekin batera maila galdu zuen Aragoiko taldearen aurka. Huescaren ondoren, Ipuruan jokatu beharreko lehenengo partiduan, Eibar FT-k Ponferradina hartuko du abuztuaren 22an.


Euskaldunen arteko derbiei dagokienez, irailaren 12ko bosgarren jardunaldian Anoetan jokatuko dute Sanseren aurka eta, handik bi astera, irailaren 26ko zazpigarrenean, Amorebietari egingo diote bisita Lezaman. Itzulerako partiduan Ipuruan izango dira: Sanse urte berriarekin hartuko dute, urtarrilaren 2an, eta Amorebieta aurrerago, martxoaren 13an. Bestalde, 42. eta azken jardunaldian Eibar FT-k Alcorconi egingo dioten bisitarekin amaituko du denboraldia.