Eibar Rugby Taldeko hiru jokalari Espainiako selekzioarekin

Eibar Rugby Taldeko hiru jokalari Espainiako selekzioarekin
2020/09/29 14:47
eta kitto!
Pedro de Matias Espainiako errugbi zazpiko hautatzaileak Amaiur Mayo, Aleu Cid eta Nerea Garcia Avia Eibar Rugby Taldeko jokalariak deitu ditu urriaren 1etik 13ra Valladoliden egingo den kontzentraziorako. Mayo eta Cidek aurretik jaso izan dute Espainiako selekzioaren deia, baina lehen aldia da Garciarentzat. Izan ere, hautatzaileak etorkizun interesgarria izan ditzaketen jokalariak deitzeko aprobetxatu nahi du egonaldi hau.

Errugbilari eibartarrek denboraldi historikoa dute aurretik, lehen mailan jokatuko dutelako aurten, eta lehian hasi aurretik forma onean daudela erakusten dute dei honekin.