Eibar KE-k 09:30ean jarri ditu salgai Tenerifen aurkako partidua ikusteko sarrerak eta ordu eta erdian denak saldu ditu. Orsaixan denda zabaldu aurretik ilara luzeak ikusten ziren Ipuruan (sare sozialetan esan dutenez, batzuk 05:30etik zeuden bertan), zapatuko zita garrantzitsua dela erakutsiz. Horrela, Gaizka Garitanoren mutilek zaletuen indar guztia jasoko dute Teneriferen aurkako partidu erabakigarrian.
#Eibar FT#Eibar KEfoballaSarreraksarrerak agortutaSD Eibar
Gaiarekin zerikusia duten albisteak