Eibartarrak garaile borroka guztietan Eskoriatzako kick boxing gau-ekitaldian

Eibartarrak garaile borroka guztietan Eskoriatzako kick boxing gau-ekitaldian
2021/06/30 eta kitto!
Aurreko zapatuan Eskoriatzan izan zen kick boxing gau-ekitaldian gure herriko hainbat kirolari izan ziren parte hartzen eta, horrez gain, guztiek irabazi zituzten egindako borrokak. Jhon Nunes eibartarrak, Inda Team kluba ordezkatzen, tatami sport-ean debutatu zuen kick light modalitatean eta ondo merezitako garaipena eskuratu zuen. Sergio Osua eibartarrak, bestalde, Azpeitiko Kuraia kluba ordezkatuz, ring-eko lowkick modalitatean lortu zuen garaipena borroka parekatu eta gogor batean. Aldi berean, Ainara Torviscok, Eibarren bizi den azpeitiarra eta Osuaren prestatzailea denak, puntuetara irabazi zuen maila bereko beste borroka batean esperientzia handiko aurkariaren aurrean. Azkenik, Laura Sudupek bere debuta egin zuen tatami sport-en.