Goi-mailako saskibaloi entrenatzaileak izango dira Hezkuntza Esparruan egingo den ikastaroan

Goi-mailako saskibaloi entrenatzaileak izango dira Hezkuntza Esparruan egingo den ikastaroan
2019/06/10 15:27
eta kitto!
Espainiako Saskibaloi Federazioak goi-mailako entrenatzaile izateko ikastaroa egingo du Eibarren uztailaren 2tik 10era eta Pablo Laso (Real Madril), Pedro Martinez (Herbalife Gran Canaria), Porfirio Fisac (Tecnyconta Zaragoza), Josep Maria Izquierdo (Fenerbahçe), Jaume Ponsarnau (Valencia Basket) eta izen handiko beste hainbat entrenatzaile bilduko dira Hezkuntza Esparruan. “Ikastaroa ikasgai magistralak jasotzea baino gehiago izatea nahi dugu eta, horretarako, ekintzekin uztartzen den heziketa-ibilbidea diseinatu dugu”, Manuel Laborda ikastaroaren zuzendariaren berbetan. “Eibarren bilduko diren tutore bikainekin egongo den kontaktu zuzena berebizikoa izango da ikasketa prozesuan”.

Honakoa da goi-mailako saskibaloi entrenatzaile izateko ikastaroko irakasleen zerrenda: Rafa Jofresa, Rafa Pueyo, Carlos Sergio, Monica Messa, Anna Montañana, Pablo Laso, Pedro Martínez, Txus Vidorreta, Jaume Ponsarnau, Miguel Méndez, Natxo Lezkano, Luis Guil, Fran Fermoso, Josep Maria Izquierdo, Porfi Fisac, Angel Perez Bergua, Jenaro Diaz, Piti Hurtado, David Gil, Luis Martin, Richi Serres, David Pinto, Julio Calleja, Alejandro Vaquera, Chechu Mulero eta Nacho Coque.